Debatik Lagarako kronika
Martxoaren 29an hortxe abiatu ziren hogeitahiru pertsona beren motxila, zakua, esterila, bota etab. harturik. Hamazazpi ardi eta sei artzai. Hamazazpi hari eta sei jostorratz. Hamazazpi txita eta sei oilo. A, eta hogeita laugarren bat, ardi eta artzaien baserria, hari eta jostorratzen kajatxoa, txita eta oiloen txabola, gure furgoneta!
Magiazko bidai honen erruduna eta hasiera puntua: Deba. Bertatik hasi ginen, Mutriku aldapatsua ezagutu eta bere portuko igerilekuez liluraturik Saturraran aldera, gure lehen gaua pasatzera. Altxorraren bila motz horretan jolastu, Ondarru ezagutu eta nekaturik ez geundenez, iluntasunean murgildurik soinuen bila jarraitu genuen, gau bero eta sargori hura pasatzeko prest.
Bazebilen mantzanila poltsatso bat nork maiteko zuen zain.
- Irene, nahi dezu masaje bat ematea?
- Bai, bai, bai!
- Erori zea, matzanila zuretzat!
Eta irenek ere maitatzen ez zuenez, beste norbaiti pasatzeko lanetan hasi behar…
Lekeitiora bide osoan pinuak ere gure lagun zirela uste bagenuen ere, bazen zerbait guri oztopatzen zebilena, agian ez baitzuen gu Lekeitioko hondartzara iristera nahi. Pinu horiek gure bide erdian jartzea erabaki zuten, guk buelta hartuko zain. Baina ez, tximinoak bagina bezala saihestu, gainetik pasa eta salto egin genuen. Hondartzara iritsi eta jolasean ibiltzeko prest geunden. Bost baietzekin herria konkistatu ondoren, bertako ikastolara jo genuen gure bigarren gaua pasatzeko asmotan. Lekeitioko ikastolako zuzendaria, Purru, beti bezain abegikor, milla esker. Agirre, hemen limoiek hegan egiten dute! Judokak bagina bezala, bertako tatamietan gure hurrengo giltza eta taktikak amets artean igaro genituen.
Bi egunetan eguraldi ona izan bagenuen ere, egun gogorrena iritsi eta zast! euria eta haizea barra-barra. Otoio mendia igo eta Itsasper herrira jeitsi ginen. A ez, barkatu, Ispasterrera. Bertako herritar agurgarrien laguntzarekin frontoi itxi eta bero baterako giltza lortu genuen. Eta bai, aitortu beharra daukagu, Eara autobusez joan ginen, hori bai herri earra! Eguzkiak keinu bat egin zigunean, txef Iñigok zopa bero bat egiteko asmotan, haizeari babesteko harresi bat egin zuen, motxila-harresia. Baina, ura irakiten hastera zihoan momentuan… Maddalen, euri tanta bat erori zait!
Earrak ziren herritarrei agur esan eta aldapan gora, Natxitua igo ginen! Bolategia itsura eta izena zuen elkartea geureganatu genuen, dena guretzat bai afaltzeko eta bai gosaltzeko. Gainera, lo egiteko Natxiren etxe liluragarri hura utzi ziguten. Bai zortedunak gu! Milla esker Natxi! Flamenko kontzertu bat, kazkaplaterkonbinatu bat afaltzeko, mimika saio bat eta yoga saiakera bat lotara joan aurretik.
Ostirala eta Laga hondartzara abiatzeko prest. Bizkaitarrez hainbeste entzun eta, Laga bakien! txisteaz alaiturik aldapan gora bista ederrak ikustera. Pentsatzen genuen zuhaitzak lotzen zituzten soka horiek itsuratako zirela, baina guk ere ederki eskertu genituen ipurdiz gora erori nahi ez bagenuen. Congil, asko falta da? Ibilaldiko esaldi famatuak amaiera bazuela konturatu ginen.
Ze bazkari-merienda ona! Baina, listo amaitu da. Ardiak eta artzaiak izatez utzi eta hogeitahiru lagun bueltatu gara. Hogeitalaugarrena bakarrik gelditu da, Amezketan. Iñaki, lasai, ez egin negarrik, zuen arteko laguntasunak betirako iraun dezala!
Hashtag berrizbueltatunahidet. Hashtag Congilondogoaz? Hashtag kazkaibilaldia