Unibertsoaren aurkezpenak
LH 2. mailakoak unibertsoaren inguruko gaia landu ostean, ikasitako guztia HH 5 mailako ikasleei aurkeztu eta azaldu die. Lan asko egin ostean emaitza paregabea izan da. Txikienak oso gustura egon dira planeta eta unibertsoaren inguruko kontuak entzuten. Gauza berri pila ikasteko aukera izan dute. Zaharrenak, berriz, pozik azaldu dira publiko aurrean. Gainera, abesti eta koreografia txiki bat erakusteaz gain opari bat ere eskaini die bost urtekoei.