Antzerkia eta zirkoa
Lau eta bost urteko neska mutilak antzerkiak burutu dituzte aste honetan zehar. Momentu jakin baten antzezle izan dira eta baita ikusle ere. Lau urtekoak zirkuaren munduan sartu dira domatzaile, lehoi, tximu edota pailazo paperean sartuta. Bost urtekoak, berriz, Makila Kixkiren lana antzeztu dute. Makila sorgindua zenbat buruhauste sortu dizkien!!Kontakizun, abesti eta txiste artean, ezin hobeto ibili dira gure ikasleak.