Orientazio saioak

Batxiler 2. mailako ikasleentzat antolatzen ditugun orientazio saioekin jarraituz, aurten Laskoraingo 24 ikasle ohi etorri dira urtarrileko hiru astetan zehar, patio orduetan, egiten ari diren unibertsitate ikasketei buruzko informazioa ematera. Guztira 19 gradu desberdin aurkeztu dituzte, eta gure ikasleek esandakoaren arabera, oso baliagarri izan zaie jasotako informazioa.

Eskerrik asko etorri zareten guztioi.