Eguberri kontzertua

Laskorain abesbatzak Eguberri kontzertuak eskainiko ditu datozen egunetan. Abenduaren 18an, ostirala, bi emanaldi eskainiko ditu ikasleei begira Sakramentinoen elizan, 10:30ean eta 11:40ean.  

Abenduaren 21ean, astelehena, helduei zuzendutako emanaldia eskainiko du 19:30ean Sakramentino elizan. Bi talde desberdin dira: LH 3-4. mailako 21 ikasle batean eta LH 5-6 eta DBHko 29 ikasle bestean. 

Txikiek Akai Hana abesti japoniarra, I like the flowers, Ku ku ué eta Oilarrak kanta kantari gabonetako abestia eskainiko dituzte.     

Haundiek berriz, Dudabda, Mendian gora, Vois sur ton chemin (Los chicos del coro), Ilargia (Ken7), Someone like you eta Gabon gaua kantak eskainiko dituzte. 

Ondoren, bi abesbatzak elkarrekin Urrundik abestia interpretatuko dute. 

Pianoan Ana Iparragirre izango da, perkusioan Mattin Zeberio eta zuzendari lanetan Naiara Mintegia.

Gonbidatuta zaudete guztiok kontzertu honetara.