Esker onez

Abenduak 3 ditu gaur, Euskararen Nazioarteko eguna, 365 egunez gogoan izan behar dugun hura bereziki nabarmentzeko parada.
Ikastolan gaur goizean zehar egin festa handiko akordean belarrian didala ari naiz idazten ohar hau. Goiz-goizetik hasita, ikastola osora zabaldu den festa erraldoi eta hunkigarriaren antolaketan buru belarri ibili diren bi irakasleei ESKER ONA adierazi nahian: mila esker  Itziar eta Itxaro
Egiteko horretan, ezin egokiago eskuratu ditut eta neure egin  ikasle batek, gainontzeko ikasleen izenean, hark ere esker ona adierazteko asmoz, idatzi dituen bi bertso hauek:

Zenbat lan, ekintza, jolas, egun euskararentzat
Zenbat esfortzu, buruhauste zenbat irribarre
Zenbat zalantza eta zenbat dantza
Amets, egi, behar, nahi, helburu bat betetzeko.

Itziar ta Itxaro eman diguzue zuen onena
Horregatik gara garena, piztu diguzue itxaropena
Zuentzat esker onez jositako itsaso
Olatuek dakarkite zuen lanaren fruitua


Hitzak: Jon Ander Lizarralde (2. Batxilergoa)
Doinua: Agurra


Zuzendaritzak