Flysha ezagutuz
Azaroaren 26an, Batxilergoko 1. mailako Biologia eta Geologiako ikasleak Zumaian izan ziren, bertan "Flyscha eta Euskal Herriko historia geologikoa" unitatea lantzeko. Irteerak bi atal izan zituen; alde batetik Algorri interpretazio zentroko museoa eta tailerra, eta bestetik, oinezko ibilbidea. Benetan interesgarri eta atsegina izan zen.