Euskal Jolasak ikastaroa gurasoentzat
Euskal Joko eta Jolasen inguruko ikastaroa antolatu dugu gurasoentzat Ikastolan bertan. Ikasleen hizkuntza-ohituretan ikastolak eragin handia du. Baina denok dakigu, halaber, zer nolako eragina duen hizkuntza gutxituen biziraupenean familia bidezko hizkuntza-transmisioak. Familia da hizkuntza transmititzeko biderik garrantzitsu eta naturalena, umeen euskararen garapenean etxea baita biderik eraginkorrena
Ikastaroaren helburua:
● Haur Hezkuntzako familiei euren seme-alabekin euskaraz jostatu daitezen tresnak eskura jartzea: abestiak, jolasak, euskarazko esaldiak,…
● Haur Hezkuntzako familia erdaldunak euskarara hurbiltzea, euskarazko joko eta jolasak nahiz euskaraz jolasteko hizkuntza eskura jarriz.
Hiru saio izango dira, bakoitza 2 ordutakoa, eta egutegia/ordutegia interesa agertzen dutenen artean zehaztuko da.
Ikastaroa dohainik da eta bertan parte hartzea animatu nahi zaituztegu. Horretarako, ondorengo lotura bete behar duzue.