Xabiertxo bere etxera etorri da, Tolosara
90 urte bete ditu jada ikastoletan, haurrek euskaraz ikas zezaten euskaraz idatzitako lehenengo liburuak.
Ixaka Lopez Mendizabal Tolosarrak idatzi eta etxeko inprentan argitaratu zuen liburua gerra aurretik erabiltzen hasia zen pittinka pittinka sortzen ari ziren ikastoletan.
"Gure Xabioertxo" erakusketa Tolosan izango da azaroaren 18ra arte, eta aurkezpen ekitaldian, hantxe ziren Ixaka Lopez-Mendizabalen oinordekoak, liburua esku artean zutela. Gure ikastolako irakasle den Miren bere hilobak, han geundenok hunkitu gintuen, bere aitona eta aita (Xabiertxo) oroituz.