Lingolang Laskorainen

Tolosaldea Garatzen eta Topagunearen eskutik Lingolang proiektuan parte hartzeko proposamena jaso genuen.
Lingolang egitasmoak gure herrietako hizkuntza aniztasuna erakutsi nahi du, euskaraz gain, beste hainbat hizkuntza hitz egiten baitira gure Ikastolan, kale eta auzoetan. Aberastasun hori biltzeko, hizkuntza bakoitzari buruzko informazioarekin batera, ikastolan grabaketak egin dituzte oinarrizko hitzak ezagutu eta entzun ahal izateko.
Hauek dira Laskorain Ikastolako ikasleen artean dugun hizkuntz aniztasuna:

  1.     Euskara
  2.     Gaztelera
  3.     Portugesa
  4.     Errumaniera
  5.     Arabiera
  6.     Tamazight
  7.     Inglesa
  8.     Poloniera
  9.     Ukraniera
  10.     Frantsesa
  11.     Italiera
  12.     Txinera
  13.     Alemana
  14.     Hungariera
  15.     Fante
  16.     Katalana
  17.     Holandesa

Hemen doakizue Lingolang proiektuan parte hartu duten ikasleekin egin duten bideotxoa:

 

Informazio gehiago nahi izan ezkero Lingoland.