Dinosauroen garaian

LH1eko ikasleek milioika urte atzera egin eta dinosauroen garaia aztertzen ibili dira azkenaldian, eta ikasitako guztia partekatzeko aurkezpen bat eskaini die HH5eko ikasle eta irakasleei.

Dinosauroei buruzko bitxikeriak, ezaugarriak eta ezagutza berriak aurkeztu dizkie.

Amaiera borobila emateko, sortutako maketa eta sumendi baten erreplikarekin aurkezpen dotorea prestatu dute.

Esperientzia polita izan da, ikasitakoa besteekin partekatzeko eta elkarrengandik ikasteko aukera paregabea!