Algorrin
Batxilergoko 1. mailako Biologia eta Geologiako ikasleek Algorrira irteera egin dute, ikasgelan landutako Geologiako edukiak bertatik bertara ezagutzeko eta sakontzeko helburuarekin.
Geologiaren atala hobeto ulertzen laguntzeko antolatutako bigarren irteera izan da honakoa, urrian Sarastarrira egindako bisitaren ondoren.
Irteeran zehar, ikasleek maila teorikoan ikasitako kontzeptu geologikoak naturan identifikatzeko eta behatzeko aukera izan dute, ikasitakoa ingurune errealarekin lotuz.
Gainera, bi irteeretan jasotako ezagutzak eta egindako behaketak baliagarriak izango zaizkie aurrerago aurkeztu beharko duten proiektua osatzeko.
Ea zer proiekturekin harritzen gaituzten!




