Nur eta Ahmed musikariak
Palestinako astearen baitan, Tolosan bizi diren bi musikari palestinarren bisita izan dugu Ikastolan.
Palestinako herriaren, kulturaren eta gaur egungo egoeraren berri eman die DBH4ko ikasleei, hitzaldi musikatuaren bidez.
(Naiz irratian egin dien elkarrizketa)
Datorren astean berriz, Batxilergoko ikasleak Leidorrera joango dira "Palestina 1936" dokumentala ikustera.



