Maitane Ormazabalen hitzaldia
Maitane Ormazabalek ongizate digitalari eta emozionalari buruzko hitzaldia eskainiko du.
Hitzaldian honako alderdiak landuko dira: gaur egungo errealitate digitalean haurren eta nerabeen ongizate emozionala nola zaindu daitekeen, familiek errealitate honen aurrean duten eginkizuna eta egunerokoan erabil daitezkeen tresnak.
Familientzako hitzaldiaren xehetasunak:
- Eguna: azaroak 18
- Ordua: 17:15
- Lekua: Sakramentinoak
Familia guztiei zuzendutako saioa da, eta oso aberasgarria izango dela uste dugu. Horregatik, bertaratzera gonbidatu nahi zaituztegu. Parte hartzeko asmoa duzuenok galdetegia betetzea eskertuko genuke.



