Familiak eragile

Ikastolen mugimenduak, FAMILIAK ELEANIZTASUNEAN proiektuaren barruan, familiei zuzendutako bi  hitzaldi (online) antolatu ditu eta saio horietan parte hartzera animatu nahi zaituztegu. Zergatik? Familiok oinarrizkoak garelako gure seme-alaben hizkuntza erabileran.

GAIA: Familiek nola eragiten duten hizkuntzen erabileran

ZER: Bi saio izango dira, euskaraz eta gaztelaniaz bana, familia hartzailearen arabera. Online eskainiko dira meet bidez.

PROPOSAMENA: Laskorain Ikastolatik saioak elkarrekin jarraitzeko gonbitea luzatu nahi dizuegu; Ikastolako gela batean, elkarrekin. Etortzeko asmorik bazenute, eskertuko genuke ondorengo galdetegia betetzea, antolaketa egokia egin ahal izateko.

NOIZ: azaroak 17, 18:00 (eus) Ulertzetik aritzera: seme-alabekin hiztun-ibilbidean bidelagun

           abenduak 15, 18:00 (cas) Acompañemos a nuestras hijos e hijos con los estudios y el euskara

Norbere etxetik saioarekin bat egin nahi izatera, hemen doakizue bi hitzaldietako loturak:

azaroak 17, 18:00 (eus)  https://meet.google.com/meet/gsr-ckqh-tyr

abenduak 15, 18:00 (cas) https://meet.google.com/meet/ioa-aghg-xsm

Mila esker aurrez eta anima zaitezte!