Sukaldaritza

SUKALDARITZA

3 urteko gelan sukaldaritza munduan murgildu gara. Sukaldeko labeak piztu, mantalak jantzi eta eskuak irinaz zuritu ditugu. Irinaren eta legamiaren artean, gure lehen opilak prestatu ditugu, sukaldari handien moduan.

Datozen asteetan ere, sukaldeko mundua ezagutzen jarraituko dugu: janariak, osagaiak, zaporeak eta errezeta goxoak izango ditugu protagonista.

ON EGIN!