Ongi Etorri
Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleak buru belarri aritu dira lanean “Ongi Etorri” izeneko PROI-ean. Tolosako historia, flora, fauna, eraikuntzak, pertsonaiak, festak eta ekintzak ezagutuz momentu on asko igaro ditugu.
Gainera, komunitateari begirako ekintza polit bat aurrera eraman dugu, LH 1eko ikasleak bisitan izan ditugu eta Tolosaren inguruan ikasi dugun informazioa beraiei erakusteko tartea ere izan dugu. Goiz polita pasa dugu.
Eskerrik asko bisitagatik.









