Topagunera
Tolosako Topaguneak ateak ireki dizkie LH6ko ikasleei bisita berezi bat egiteko. Bisitaldian zehar, bertako dinamika zein den eta prestatzen dituzten ekintza anitzak ezagutzeko aukera izan dute.
Gure gaztetxoentzat aukera paregabea da elkargune hau izatea: lagunekin elkartu, gozatu eta parte hartzeko. Gainera, uneoro helduen zaintza eta gidaritzapean daudenez, giro seguruan eta babestuan igarotzen dute denbora.



