Bretoiak gure artean
Duela hogei urte baino gehiagotik egiten den trukearen baitan, Bretainiako Diwan eskola sareko ikasleak Tolosan izan ditugu, DBH 3 eta 4ko ikasleekin kideturik.
Euskal Herriko hainbat txoko ezagutzearekin batera, nahikoa denbora izan dute Tolosa eta tolosarrak ezagutzeko, gure kulturan murgiltzeko eta, batik bat, gure hizkuntza ohiturak zeintzuk diren ikasteko, tamalez, bretoiaren egoera euskararena baino larriagoa baita.
Esperientziaren bigarren zatia apirilean izango dugu, Laskoraingo ikasleak Bretainiara bidaiatuko baitute.



