Izan zaitez
Gaur aurkeztu dugu Hendaian ERLEZAINAK kanpaina nazionala. Helburua 5000 erlezain egitea Euskal Herri osoan.
ERLEZAIN EGITEKO KLIKATU HEMEN
20.000 erle espezie omen daude munduan, eta horien artean gure-gurea dugu Erle Beltza. Erleek elgarrekin egiten dute lan, komunitatean bizi dira eta berebiziko garrantzia dute ekosisteman; esan ohi da erleak desagertuko balira, munduak lau urte gehiago baino ez lukeela iraungo. Gure komunitatearekin berdin gertatzen da: Seaskako komunitatea behar beharrezkoa da euskarak bizirik iraun dezan Euskal Herriko txoko honetan, bai eta euskalduntzearekin jarraitzeko ere. Baina Seaska osatzen dugun erleak (guraso, irakasle, langile, ume, gazte,....) bizirik eta lanean jarraitzeko ERLEZAINAK behar ditugu.
Erlezain bakoitzak 10 eurotako ekarpena egingo du eta trukean erlea jasoko du etxean, zaindu eta babes dezan. Erlezain egiteko Herri Urratseko webgunean sartu behar da eta bereziki kanpaina honetarako sortu dugun atalean datuak eman eta ordainketa egin. Ostean etxean jasoko dute PIN-a Erlezainek.
Apustu eta erronka zaleak Euskal Herrian eta 5.000 Erlezain lortzeko apustua jartzen diogu herri honi. Apustu eta behar handiak ditugu, erle kofoiak lurralde osoan zabaldu eta indartu nahi ditugu eta horretarako sostengua behar dugu, Euskal jendarte guztiaren sostengua. Hori dela eta ERLEZAIN egiteko deia egiten dizuegu. Gure aurtengo lema erabiliz: ELGARREKIN indartsuagoak gara egin zaitez ERLEZAIN.