Koirakaskuntza

Otsailaren 14an, irakaskidetza esperientzia ikaste-irakaste prozesuetan jardunaldiak izan dira Bilbon, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean.

Egitarauari hasiera emateko, Universidad Autonomo de Madrileko irakasle eta ikertzaile den Marta Sandovalek egin du irekiera hitzaldia. Ondoren, ikastetxe ezberdinetako esperientziak partekatu dira, eta Laskorain Ikastolako Bigarren Hezkuntzako zuzendaria den Ainhoa Artolazabalek,  gure esperientzia azaldu du.