Matrikulazioa 2025/2026
Erronkei barne sendotasunez aurre egiten dieten pertsona euskaldunak, euskaltzaleak, erabakitzaile-ekintzaileak, eraldatzaileak eta kooperatiboak hezten ditugu Laskorain Ikastolan. Eraldaketa pedagogikoa martxan jarri dugu eta hezkuntza berrasmatzen ari gara, erresilientziaz metodologia berrietara, gizartearen beharretara eta eredu berrietara egokitzen, eta, noski, konfiantzaren pedagogiaren begirada ikaskuntza-prozesuaren muinean jarrita. Gure eredua ezagutu nahi?
|
ESKATU HITZORDUA ELKARRIZKETA PERTSONALERAKO . ZATOZ IKASTOLA EZAGUTZERA!
Telefonoa: 943 69 71 27
Helbide elektronikoa: laskorain@ikastola.eus
Matrikulazio-epea: otsailaren 3tik 14ra.
Idazkaritzako ordutegia: 9:00-13:30 / 15:00-18:00
Matrikula egiteko ekarri beharreko dokumentuak:
- Tutore edo guraso(ar)en Nortasun Agiriaren fotokopia.
- Familia liburuaren fotokopiak, gurasoen eta seme-alaben orrialdeenak edo baliokidea.
- Familia ugariaren kasuan, izaera hori egiaztatzen duen agiria.
- Bizikidetza ziurtagiria, familiaren bizilekua egiaztatzeko(*).
- Kontu korronteko IBAN zenbakia.
- 6€ matrikula kontzeptu-gisa.
(*) Udaletxean Bizikidetza-ziurtagiria ateratzeko hiru aukera daude:
- Etxe berean erroldatuta dauden eta adinez nagusi diren guztiak elkarrekin joatea udaletxera, beren NAN/AIZ/pasaportea hartuta.
- Etxean erroldatuta dagoen eta adinez nagusia den pertsona bakar bat joatea udaletxera, bere NAN/AIZ/pasaportearekin, eta berekin ekartzea adinez nagusi diren etxekideek sinatutako baimena eta haien NAN/AIZ/pasaportearen fotokopiak.
- Udaletxera etorri ordez, elektronikoki egin daiteke eskaera Udalaren webgunean (BakQ edo halako txartel bat eduki behar da); kasu horretan, bigarren aukeran bezala, adinez nagusi diren guztiek sinatutako baimen-orria aurkeztu behar da, eta NAN/AIZ/pasaporteen kopiak.
.