Azaroak 25
Aurten ere, azaroaren 25a Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna aldarrikatu genuen ikastolan.
Geletako ateetan hainbat mezu jarri genituen egunero presente izan ditzagun eta Batxiler 1eko ikasleak, Xixiliak, emanaldi hunkigarri bat eskeini ziguten emakumeek jasaten dituzten hainbat biolentzien antzezpenen bidez.
Bukatzeko berriz, biolentziek dakartzaten sufrimenduaren kronika egin eta beraien gizonezko ikaskideei dei egin zieten beraiekin batera biolentziaren aurrean ahotsa altxa dezaten.