Hizkuntzen erabileraren inguruko
Joan den astean LH 2koek UEMAko saio bat izan zuten eta hizkuntzen erabileraren inguruko hausnarketa egin zuten. Horrela, hiru eremu aztertu zituzten: etxea, ikastola eta parkea. Nahiz eta euskarak presentzi handia duen eremu hauetan, gehiago izan dezakeela ohartu ziren.
Eginiko lanketa hau familiekin partekatu zen geletara gonbidatuta. Guraso zein haur, euskararen erabilera handitu eta zabaltzeko zer egin dezakegun pentsatu zuten. Saio benetan interesgarria izan zen.
Jarrai dezagun euskara lau haizetara zabaltzen!