Ludopatia

DBH3ko ikasleek ekintza BIBE elkartearen eskutik ludopatiaren inguruko saioa jaso zuten asteazkenean.

Bertako partaide den eta lan boluntarioa egiten duen Jose Antoniok ludopatiaren bizipenak kontatu zizkien eta bertan erortzea zeinen erraza den adierazi zien. Adikzioa ez da gaur eguneko kontua, baina gaur egun askoz eskuragarriago dagoela argi dago, anonimoki, ordenagailu nahiz mugikorrean jokatzeko aukera handitu baita, ez dago zertan joku aretora joan jokoan aritzeko. Gazteek eskuragarri dute jokoa eta jokoa euren bila joaten da, irabazteko itxaropenarekin, eskaintza eta gonbidapenekin.

Hala ere, beti galtzaile aterako direla mezua zabaldu zuen Jose Antoniok eta galera ekonomikoaz gain, familia eta lagunak bidean geratzen direla eta horrekin, pertsona bakarrik eta galduta sentituko dela. Horrelako egoeratan laguntza ezinbestekoa izanik, hortan dihardu ekintza BIBE, Gipuzkoako ludopatia eta menpekotasun psikologikoen errehabilitazio elkartea.

Mila esker, Jose Antonio, beste behin ere, gure artean izan eta gazteen kontzientzian zure alea uzteagatik.