Liburuekin jolasean

Azken asteotan formakuntza interesgarri batean parte hartu  dugu HHko 2. zikloko eta LHko zenbait irakaslek.

Liburuak abiapuntu hartu eta hauek eskaintzen dizkiguten sormenerako bideak arakatu ditugu Elena Detalleresen eskutik. 

Gozamena izan da liburuekin jolasean aritzea! Ikasitakoa gure ikasleekin praktikan jartzea izango dugu hurrengo erronka!