Ikastolako txikienak
Ikastolako txikientzat bereziagoa izaten da, oraindik ere, ikasturte hasiera. Etxekotze gehienak bukatuta, inguru berrira eta laguntxo berrietara egokitu dira. Dagoeneko zerbitzu guztiak martxan daude eta primeran moldatzen ari dira.
Bi urtekoak, geletatik atera eta beste eremu batzuk ezagutzen hasi dira. Gelako dinamikak barneratuz doaz eta beheko zein goiko patioan gustura dabiltza. Ikusgai dituzue egun hauetan ateratako hainbat irudi