Gazte Topagunera

Aste honetan, LH6 mailako ikasleak, gazte topagunera joan dira. Bertako dinamizatzaileek espazio desberdinak erakusteaz gain, egiten diren ekintzak aurkeztu dizkiete. 

Batzuek lekua ezagutzen zuten arren, beste batzuek, lagunartean gozatu eta jende berria ezagutzeko aukera honen berri izan dute. 

Ziur gaude aberasgarria izango dela denontzat!