No sé euskara. ¿Cómo ayudo a mis hijos/as?

Laskorain ikastolak, Tolosako Udalak eta UEMAk (Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea) euskaraz ez dakiten familiei zuzendutako saioa antolatu dugu: Ez dakit euskaraz. Nola lagundu diezaieket nire seme-alabei? Urriaren 16an izango da, 17:15ean, Sakramentinotan.

Tolosa udalerri euskalduna da, euskara ohiko hizkuntza da gure kaleetan, eta ikastolan euskararekin eta euskaraz egiten dugu lan. Baina badakigu ikastolaren lana ez dela nahikoa: faktore askok eragiten dute gure seme-alaben hizkuntza ohituretan, eta nabarmena da familien eragina ere.

Guztioi dagokigun lana da, baita euskaraz ez dakiten familiei ere.

Gure seme-alaben hizkuntza ohituretan nola eragin hausnartzea da saioaren helburua, eta gure egunerokorako laguntza eta estrategia praktikoak eskaintzea.

Asko egin dezakegu, eta guztion artean eginez gero are gehiago. Anima zaitez!

Hitzaldian parte hartu nahi izanez gero bete ondorengo galdetegia