Haur minbiziaz sentsibilizatzeko

Iraila, besteak beste, haur minbiziaz sentsibilizatzeko hilabetea izaten da. Gipuzkoako haur minbizidunen familiak elkartzen dituen Aspanogi elkartea sustatzen ari den kanpaina horrekin bat egin du Laskorain Ikastolak. Urrezko begizta haundi batekin batera "Laskorain" zapiarekin jantziz. 

Aspanogiren zeregin nagusietakoa, minbizia duten adingabeen eta haien senideen bizi-kalitatea hobetzen laguntzea da, haiei arreta integrala eskaintzearekin batera. Gaixotasunaren diagnosian eta garapenean sortutako oztopoak kentzen ahalegintzen dira, haurren minbiziari lotutako ikerketa sustatzeaz gain.