Aste berezia

Ikasturteari amaiera polita eman nahian ekintza bereziak burutu ditugu.

Lehen asteari herri kirolekin eman genion hasiera. Kulturarteko egunarekin jarraitu genuen, ekintza horretan kanpotik etorritako gurasoek etxean prestatutako jakiak ikastolan dastatzeko aukera izan genuen. Jarraian, arte eguna ospatu genuen, a ze artistak gure txikiak!

Eta astea bukatzeko, goiz pasa eder bat egin genuen. Azken aste honetan, berriz, musika egunarekin ekin genion. Asteazkenan, berriz, ur jolasak egiteko asmoa genuen baina eguraldiak lagundu ez zigunez  Argitxoren eguna ospatu genuen, DBHko ikasleak lagun genituela!