Charleville-Mézières hiriko ikasleak
Aurten ere gure artean izan ditugu Charleville-Mézières hiriko ikasleak aste batez, Tolosako udalak eta hiru ikastetxeek antolatzen dugun ikasle-trukearen testuinguruan. Donostia, Bilbo, Donibane Lohizune eta, nola ez, Tolosa ezagutu dituzte gazteek oraingo honetan.
Halaber, Hendaian surf ikastaro batez gozatzeko eta Beotibar pilotalekuan herri kiroletan aritzeko aukera ere izan dute.
Harrera-familien eta azken egunetako eguzkiaren goxotasunaz blai itzuli dira Frantziako iparraldera.
À bientôt !!