Ikastolaren Eguna

Igandean Ikastolaren eguna ospatuko dugu. Izugarrizko partaidetza izango dugu aurtengoan ere! Ea dena primeran joaten den!

Jarraian ekaera eta ohar batzuk ematera gatozkizue:

1. Hamaiketakorako tortilla.

Hamaiketakorako tortilla bat ekartzera animatu nahi zaituztegu. Tabernaren aldameneko mahaian jasoko ditugu tortillak, eta arratsaldean partaideen artean zozketa bat egingo dugu.

2. Bizikleta ibilaldia.

Urtero bezala, bizikleta ibilaldia antolatuko dugu. Goizeko 10:30ean Usabaletik atera eta ondorengo ibilbidea burutuko dugu: Usabal, Iurreamendi, Berazubi, Nafarroa etorbidea, Foruen etorbidea, Zumalakarregi, Korreo kalea, Gorriti plaza, Gorosabel kalea, San Frantzisko, Araba etorbidea, Ikastola.

Gogoratu kaskoa eramateaz.

3. Jasotzeko lan taldea.

Guraso, ikasle eta langile bolondresen erantzuna  bikaina izan da aurtengoan ere (200 bolondresetik gora) eta lan talde guztiak behar bezala bete dira.

Parte hartuko dugun guztiok jaia amaitzean,  mahai eta aulkiak bildu eta patioa txukun uzten laguntzea eskatu nahi dizuegu; denon artean errazago egingo dugu eta!

Mahaiak eta aulkiak ostiralean, arratsaldeko 18:00etan jarriko ditugu patioan. Talde hau osatu bada ere, jende gehiago animatzen bada, hobe!

4. Argazki bilduma.

Ikastolaren egunean ateratako argazki eta bideoen bilduma bat egin nahi dugu. Egunean zehar ateratako argazki eta bideoak,  laskorain@ikastola.eus helbidera bidaltzea eskatu nahi dizuegu.

5. Egitaraua.

Bukatzeko, iganderako antolatu dugun egitaraua gogorarazten dizuegu:

10:30  BIZIKLETA ibilaldia

11:00 HAMAIKETAKOA eta JOLASAK

             LH1-2  : Estalpe berrian

             LH3-4: Gimnasio parean

             LH5-6: Suhiltzaileen aldean

             DBH:  Usabal futbol zelaian Txapelketa

12:00 Haur Hezkuntzako ikasleen JAIALDIA

12:30 ANTZERKIA Areto nagusian

13:30 ABESBATZA Gimnasioan

14:15 BAZKARIA. 1600 baina gehiago elkartuko gara!!!

15:30 KAZKABARRA taldearekin JOLASAK

16:00 POTXIN eta PATXIN pailazoak

16:30 GURASOEN JOLASAK

17:00 Erromeria IRATZAR taldearekin

19:00 Amaiera