Baigorrin
Maiatzaren 21 eta 22an Baigorrin (Nafarroa Beherean) izan gara LH 4 ko ikasleok.
Bi egun paregabe pasa ditugu bertako paisaia ederraren magian murgilduta. Jolaserako eta lasai egoteko denbora izan dugun arren, astearte arratsaldean zenbait ekintza egiteko ere aprobetxatu dugu. Herri-kirol ezberdinak probatu ditugu, lasto altxatzea, trontza, koxkola apustua... eta amaitzeko soka-tira erraldoi bat.
Gainera, herria alaitu dugu ibilaldi txiki bat eginez eta bertako parkean jolasean ibili gara.