Haur Hezkuntzako
Iritsi da, 3, 4, eta 5 urteko askorentzat ikasturteko egunik kuttunena!
Motxilan ura, hamaiketakoa eta ogitartekoa sartu, autobusa hartu eta hantxe abiatu dira pozez gainezka egunak zer ekarriko!
3 urtekoak Gaztelura joan dira jolastera eta baserri giroaz gozatzera. Ikastolako familia baten baratzea ikusteko aukera ere izan dute!
4 urtekoak, Asteasu eta Larraul inguruan ibili dira. Hauek bai, mendizaleak!
5 urtekoak, Irungo Plaiaundira joan dira hango hegaztiak behatzera.
Bistan da, ikasturteko azken txanpan gaudela.