Flandiarrak

Joan den astean gure BATX1eko ikasleek Flandriako kideak jaso zituzten euren etxeetan, eta Tolosa erakusteaz gain, Donostiako eta Bilboko txoko ugari ezagutu zituzten denek batera.

Egonaldi hau ikastolak ingelesa sustatzeko xedez Hasselt hiriko Humaniora ikastetxearekin egiten duten ikasle-trukearen esparruan kokatzen da, eta Europan zehar bidaiatzeaz gain, Belgikako egoera linguistikoa eta kultura ezagutzeko aukera ematen die batxilergoko gazteei.

Nekatuta baina irribarrea ahoan zutela itzuli ziren etxera flandriarrak!