Mendi irteera
Martxoan Hernialdera egin genuen ibilaldian ederki pasa genuen eta apirilaren 28an, igandean, LH5 eta LH6 mailetako ikasleekin Altzora egun pasa egitea pentsatu dugu. Ibilaldi erraz eta polita izango da hau ere.
Goizeko 10:00etan Usabalgo kiroldegiaren aurrean elkartuko gara. Altzon bazkaldu, atseden hartu, frontoian gozatu, eta arratsaldeko 17.00etan itzuliko gara Tolosara, Triangulora.
Partaide kopuruaren berri izan dezagun, astearte eguerdirako ondorengo izenematea bete ezazuen eskatu nahi dizuegu.