Igeriketa kanpaina
Oporretatik bueltan, Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleak bi asteko igeriketa ikastaroa egiten aritu dira kiroldegian, aurretik 1. eta 2. mailako ikasleak aritu ziren.
Teknika ezberdinak hobetzeko edota ikasteko baliagarriak izan zaizkie egun hauek. Horretaz gain, lagunekin ondo pasatzeko eta harremanak sendotzeko tarteak ere izan dituzte.