Baionan

Joan den asteartean, martxoaren 12, Baionara joan ziren egunpasa gure DBHko frantseseko ikasleak.

Goizean, Sainte-Marie katedrala, udaletxea edota merkatua ezagutzeko aukera izan zuten altxorraren bila jokoaren bidez, eta eguerdian Euskal Herriaren bilduma etnografikoan murgildu ziren Baionako Euskal Museoan barrena egindako bisita gidatuan.

Eguzkipean bazkaldu eta Baionako alde zaharrean paseo bat emanez bukatu zuten irteera.