Tolosako inauteriak
Inauteriak gainean ditugunez zer hoberik Tolosako inauterietan bidaiatzerik baino? Horretan datza, hain zuzen ere, 4 urtekoen proiektuak!
Astelehenean txupinazoarekin eman genion hasiera lanketari eta egunez-egun gure inauteri kuttunetako momentu eta pertsonaiak landuko ditugu.
Zergatik dira hain ezagunak Tolosako inauteriak? Zein da Galtzaundi? Nola ematen diogu hasiera Zaldunitari?
Horiei eta beste hainbat galderei erantzuna ematen ahaleginduko gara datozen asteetan. Beti bezala, etxekoak ere gonbidatuta zaudete gaiarekin lotutako ekarpenen bat egin nahi izanez gero!