Beskoitzeko Ikastolarekin
Biharkoan urteroko kantu jira egingo dugu baina festa ez ezik aldarrikapena egiteko ere baliatu nahiko genuke.
Askok jakingo duzuen bezala, Lapurdin dagoen Beskoitzeko herriko etxeak Beskoitzeko ikastola itxi eta dituen 50 ikasleak kanporatu nahi ditu. Ikasleentzat, familientzat eta, nola ez, euskararentzat egoera onartezina da.
Horregatik, biharko festan Beskoitzeko ikastolaren aldeko pegatinak banatuko ditugu aldarrikapenarekin bat egin nahi duen ororentzat.
Eman diezaiogun gure babesa Beskoitzeko ikastolari.