Donostiatik Debara
Aste Santutako oporraldian, KAZKABARRA TALDEAK antolaturik, Lh6 eta Dbh1. Mailako neska mutilek irteera berezi bat egiteko parada izan dute.
Eguraldi ezin hobeak lagundurik, Donostiatik abiatu eta lau egunetan Debarainoko ibilaldia egin dute etapa ezberdinetan.
Lehenengo egunean, Donostiatik abiatu eta Oriora joan ziren. Bertako kanpinean, kanpin dendetan lo egin zuten.
Bigarren egunean, Oriotik Zarautzera, han bazkaldu eta Getariako aterpera joan ziren lotara.
Hirugarrenean, Getariatik Zumaiara joan ziren, han bazkaldu eta paraje zoragarrietaz gozatuz Itziarko kanpinera joan ziren kanpin dendetan lo egitera.
Ibilaldiari amaiera emateko, Itziarko kanpinetik Debara joan ziren. Handik autobusez etorri ziren.