Euskararen eguna
Euskararen eguna igandean izango denez gaur ospatu dugu ikastolan. Dakizuenez euskara da gure iparrorratza eta jomuga eta, hori dela eta, egun handia izaten da gurean.
Aurtengoan ere ez da festarik falta izan: ikasleen arteko ipuin kontaketak, Laskotxarangaren doinu alaiak, dantza saioa, lehiaketa jolasak, bideoklipa, txokolatada, Argitxoren marrazki erakusketa…
Gurasoek ere izango dute arratsaldean gurekin batera festan parte hartzeko. Arratsaldeko 17:00etatik aurrera bingo musikatua izango dugu Sakramentinoetan.