Basagainera

1. Batxilergoko Euskal Herriko Historiako ikasleek Basagainera egin dute irteera.

Bertan, Burdin Aroko herrixkako aurriak ikusteaz gain, Aranzadi Zientzia Elkarteko kideak lanean behatzeko aukera ere izan dute.

Laskorain Ikastolako irakasle izandako Koldo Oriak azaldu dizkigu aztarnategiaren nondik norakoak. Eguraldia lagun, esperientzia paregabea izan zen.