Drogamenpekotasun prebentzioa

Laskorain Ikastolak eta AGIPADeko prebentzio taldeak Drogamenpekotasunen Prebentziorako lana hasi dugu elkarrekin.

DBH4ko ikasleekin, tutoreek eta adituek elkarlana burutuko dute. Saio hauetan droga eta bestelako adikzioei buruzko informazio espezifikoa eta kontsumoei lotutako alderdi inespezifikoak landuko dituzte

Ikastolan egiten den lana oso garrantzitsua da, baina gurasoen partaidetza ezinbestekoa da helburuak ahalik eta gehien betetzeko. 

Informazio hau guztia jaso dezazuen, eta gaiaren inguruan dituzuen kezkei buruz hitz egiteko, 2023ko ekainaren 7an, 17:30ean, Usabaleko Areto Nagusian egingo dugun hitzaldi/mahainguruan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu. 

Bilerara etorriko zareten ala ez jakiteko, mesedez,  galdetegi hau bete.

 

*Hitzaldia-solasaldia gidatzeko ardura AGIPADeko Ikerketa eta Prebentzioa Taldeko profesional batek hartuko du bere gain.