Bertsoaz
Aste honetan LH 5. eta 6. mailetako ikasleekin bertso lehiaketa ospatu dugu ikastolan. Bertan lau gai izan dituzte aukeratzeko eta bakoitzak aukeratutako gai horren inguruan bi bertso edo lau kopla sortu behar izan dituzte.
Maila politta erakutsi dute gure bertsolariek eta denen artetik irabazleak Maddi Azaldegi, Haize Elosegi eta Inge Goikoetxea izan dira. Saritxo bana izango dute hirurek. Zorionak neskak!!
Haize Elosegi Balenziaga
Gaia: Hau da gogoa udara iristeko!
Doinua: Maritxu nora zoaz
1. Oso gutxi falta da
udara iristeko
eta askoz gutxigo
ondo pasatzeko.
Piszina ta hondartza
ondo kokatzeko
ta leku hoietara
gogotsu joateko.
2. Behin udan gaudenean
ondo pasatzea
bustitzen ta jolasten
ibiliko gea.
Uda izango da inoiz
baino ere hobea,
gainera handituko
da lagun taldea.
Maddi Azaldegi
Gaia: Hau da gogoa udara iristeko!
Doinua: Maritxu nora zoaz
1. Nik badaukat gogoa
udara iristeko
goxoki pila eta
izozkik jateko.
2. Ekainak 23n
amaitu kurtsoa,
hondartzan ta piszinan
udara osoa.
3. Hurrengo urteetan
goaz DBHra
eta aldatuko da
ikasteko era.
4. Egun berotsuak ta
hegazkinak tope
Tolosan gelditzea
izango da hobe.
Inge Goikoetxea Iraola
Gaia: Hau da gogoa udara iristeko
Doinua: Markoxek egin eba
A ze gogoa dudan
uda iristeko
piszinan ta hondartzan
lasai egoteko.
Familia artean
ondo pasatzeko,
bidaia zoriontsu
ta on bat egiteko.
Hemen oso beroa
izaten da udara
lagunekin piszinan
ibiliko gara.
Uretatik atera,
seitun toailara,
goxokik erosi ta
berriz uretara.