Izan harrera
Zure bizitzako uneren batean beste herrialde batera joan beharko bazenu, ez al zenuke hiri edo herri horretako gizarteak hartzen zaituela sentitu nahi?
IZAN HARRERA programak, gizarte-mentoretzaren bidez, asilo-eskatzaileak edo migratzaileak gizarteratzeko aukerak hobetu nahi ditu, haien administrazio-egoera edo nazioarteko babesa edozein dela ere.
Laskorain Ikastolan ere egunetik egunero familia errefuxiatu edo asilo-eskatzaile gehiago ditugu, eta IZAN HARRERA programaren bidez etorri berri den familia bat hartuemanetan jarriko dugu hemengo familia batekin. Proiektuak 6 hilabetetako iraupena du, eta bi familiek astean behin elkartzeko konpromezua hartzen dute.
Programa hau aurrera eramateko, familia boluntarioak behar ditugu, eta programa hau bi familientzat oso aberatsa izan daitekeela sinisten dugu. Duela lau urte jarri zen programa hau martxan Gipuzkoan, eta jasotako balorazioa oso positiboa da.
Informazio gehiago lortzeko deitu lasai Ikastolara.