Goiener

Goienerreko bi teknikariek hitzaldi bat eskaini zien lehengo astean DBH4ko ikasleei.

Ondorengo puntuak landu zituzten:

  • Zer da Goiener?
  • Egungo egoera energetikoa eta larrialdi klimatikoa

  • Zein dira zuzenean kontsumitzen ditugun energia mota nagusiak edo erabilerak?

  • Zer egin dezakegu egoera aldatzeko?

  • Proiektu adibideak: sorkuntza berriztagarriko instalazio ertainak, auzo mailako ur bero eta berokuntza instalazio berriztagarriak, errekarga puntuak, gure eraikinetan interbentzio posibleak, eguzki panel termikoak Vs fotoboltaikoak,…

Hitzaldia eta gero, ariketa praktika bat egin dute  Ikastolako instalazioaren inguruan. Monitorizazioko datuak aztertu dituzte, momentu horretan sortzen ari zen eta kontsumitzen ari zena, historikoa,… eta kalkulu teoriko bat egin da denon artean konparaketa egiteko.