Haurraren garapen psikomotorea
Urtarrilaren 18an, asteazkenean, "Sabeletik mundura"ko Nahia Alkortak Haurraren garapen psikomotorearen inguruko hitzaldia eskainiko du ikastolan arratsaldeko 17:30ean.
Hitzaldian, jaiotzetik eta haurrak bi oinekin batera salto egiteko gaitasuna garatu bitarteko garapen motorearen bilakaera landuko da autonomiaren ikuspegitik. Garapen prozesu honetan lagungarri izan daitezkeen edo eta ekidin beharko genituzkeen hainbat eskuhartze aztertuko ditugu.
"Nola lagundu haurrari mugimenduaren prozesuan? Zer ekidin beharko genuke? Normala da nire haurrak.... ez egitea?" galderei erantzutea da hitzaldiaren helburua.
Izena emateko, bete ezazu hurrengo galdetegia mesedez.