Jertseak salgai
Urtero bezala, DBH4ko ikasleok, kurtso amaierako ikasbidaiarako diru bilketan buru-belarri gabiltza. Beste urte batez, sudaderen salmenta martxan jarri dugu, kolore eta neurri aniztasun handia eskeiniz. Gainera, txapeldun jertsea ala txapelik gabea hautatzeko aukera ere bada aurtengoan.
Sudaderaren diseinuari dagokionez, Tolosako koordenatuak daramatza bordatuta aurrekaldean; Tolosarron nortasuna eta gaur egun hain modan dagoen minimalismoa uztartuz.
Lagungarri izan daitekeen informazioa:
-
Txapeladun jertseen prezioa → Haurrak: 22€ / Helduak: 24€
-
Txapelik gabekoen prezioa→ Haurrak: 18€ / Helduak: 20€
*Koloreei dagokienez, badira batzuk helduen neurrietan bakarrik eska daitezkeenak. Ikur beltz bat dutenak edozein neurritan egiten dituzte; irudirik ez dutenak helduenetan bakarrik.
Ordainketa egiteko, jertsea eskatutakoan, ahal bezain laster trasferentzia egin ondorengo kontu korrontera, kontzeptu gisa ikaslearen izen-abizenak jarriz (banatzerakoan ordainduta dagoela ageri ez bada, ikasleak ez du jertserik jasoko). Trasferentzia egiteko arazorik baduzue, DBH4ko ikasleak pasako dira geletatik diru bila.
Kontu-korrontearen zenbakia:
ES98 3035 0028 12 0280114431 Laskorain Guraso Elkartea
Jertsea erosteko asmoz edo gogoz zabiltzatenek, ondorengo estekan atxikituta dagoen inprimakia bete, bertan argi azalduta dauden pausoak bana-banan betez.
Eskerrik asko